argia.eus
INPRIMATU
Gabi Darasperen espetxeratzea salatzeko manifestazioa antolatu dute ostiralean Baionan
  • Urruñako (Lapurdi) gaztea urte erdiko zigorra betetzeko espetxeratu dute Martutenen. Bere askatasuna eta amnistia eskatuz manifestatzera deitu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 01a
Argazkia: gedar. eus

Ostegunean atxilotu zuen Ertzaintzak Daraspe, urte erdiko zigorra betearazteko, 2018ko ikasle grebako gertakariekin lotuta. Ostiralean espetxeratu zuten Martutenen eta Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak salatu du, astelehenean helarazitako prentsa oharrean, “COVID-19 protokoloaren estakuru pean” bakarturik dutela Daraspe, ez diotela utzi konfiantzazko abokatuarekin hitz egiten ez telefono deirik egiten.

Gabi askatu. Amnistia osoa lelopean manifestazioa antolatu du Kontseilu Sozialistak. “Militantzia politikoaren kontrako ofentsiba salatu, eta lan politikoa egiteko baldintzak defendatzea dagokigu”, adierazi du. Mobilizazioa San Andres plazatik irtengo da 19:00etan. .