Japonian, Tokyo Electric Power Company enpresako goi kargudun batek adierazi du 700.000 tona ur erradioaktibo itsasora isuri nahi dituztela, Democracy Now gunean informatu dutenez.
Bertako arrantzaleak protestak egiten ari dira plan honen aurka, adieraziz itsasora ur erradioaktibo gehiago isurtzeak arrantza industria arriskuan jarriko lukeela.
Ura tritioarekin kutsatuta dago eta kontzentrazio handitan irentsiz gero minbizia sor dezake.