Frantziako sindikatuen astearteko manifestazioa baimendu egin du poliziak

  • Frantziako poliziak baimendu egin du sindikatuek lan erreformaren aurka Parisen deitu duten manifestazioa. Astearte arratsaldean bozkatuko du Senatuak gobernu sozialistak aurkeztutako lege proiektuaren inguruan.


2016ko ekainaren 27an - 13:09
Sindikatuek mobilizazio ugari egin dituzte lan erreformaren aurka / CGT
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erreformaren ingurukoak filtratzen hasi zirenetik dozena bat manifestazio egin dira jada.

Aurrekoa, hilaren 23koa, debekatu egin zuten hasiera batean, "segurtasun arrazoiak" medio; Barne ministro Bernard Cazenauvek baimena eman zuen gero, nahiz eta sindikatuek ibilbide laburragoa egin behar izan zuten.

Erabakiak kritika ugari jaso zuen ezker-eskuin, eta ikusteke zegoen astearteko mobilizazioekin zer gertatuko zen.

Erreforma, Frantziako Asanblea Nazionalera

Hainbat hedabidek dioenez, akordiorik ez da lortuko eta lan erreformaren gaia Asanblea Nazionaletik pasako da berriro uztailaren 5ean.

Eta bertan, Konstituzioaren 49-3 artikuluari esker, Gobernuak testua onartzea izango du bozketarik egin gabe.


Frantziako Lan Erreforma kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.