argia.eus
INPRIMATU
Frantziako Hezkuntza ministroari gutuna bidali diote, azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea eskatuz
  • Iaz sorturiko Azterketak Euskaraz kolektiboa harremanetan jarri da Jean-Michel Blanquer ministroarekin. Ikasleek baxoa eta brebeta euskaraz pasatu ahal izatea eta irakasleek euskaraz zuzendu ahal izatea nahi du Azterketak Euskaraz-ek.

ARGIA @argia 2021eko urriaren 07a
Urriaren 6ko prentsaurrekoa (Argazkia: @mikel_irastorza)

Jendetsua eta aldarrikatzailea izan da urriaren 6 honetan Azterketak Euskaraz kolektiboak egindako prentsaurrekoa. "Zuzena eta egingarria den eskaera berresten dugu. Baxoko eta brebetako azterketak euskaraz zuzenduak izatea eskatzen dugu gure ikasleentzat". Gutun bidez luzatu dute eskaera Frantziako Hezkuntza ministroari baita Akademia Ikuskariari ere.

Aldarria plazaren erdira eraman zuten beste behin ere iaz eta aurten ere berdin determinaturik segitzen dute. Oroit gara, desobedientziaren bidetik, baxoko filosofia azterketari euskaraz erantzun zutela. Bide beretik egin zuten brebeta zuzentzen dabiltzan irakasleek ere, frantsesezko azterketak zuzentzea errefusatuz.

Ikasle, irakasle eta Seaskako ordezkariek parte hartu dute Azterketak Euskaraz kolektiboaren prentsaurrekoan: