argia.eus
INPRIMATU
2018ko azaroaren 29a
Frantziako Gobernuko ordezkarien bisita dela-eta, Seaskak elkarretaratzea deitu du Azkainen
  • Frantziako Gobernuko bozeramaile Benjamin Griveaux Lapurdira etorriko da gaur, osteguna, bertako hainbat enpresari eta ordezkari politikorekin biltzeko. Bisitaren harira, Seaskak elkarretaratzea deitu du 18:30ean Azkainen, Gobernuak lanpostu berririk onartzen ez duela salatzeko.

Herriko plazan egingo dute elkarretaratzea, Gobernuko ordezkaria ‎Jean-Louis Fournier alkatearekin bilduko dela probestuz. Litekeena da eragile gehiagok ere euren aldarrikapenak eramatea Griveauxen aurrera, txaleko horiek edota Larrun 2020 proiektuaren aurkako kolektiboko kideek, esaterako.

Azkainen, bertako ordezkari politikoekin batera, Lartigue 1910 enpresako ordezkariekin bilduko da Griveaux. Halaber, Mugerren Copelectonique enpresa bisitatuko du, eta Donibane Lohizunen Quicksilver.