Frantziako Dei Auzitegiak ezezkoa eman dio Josu Urrutikoetxearen askatasun eskaerari

  • Frantziako Dei Auzitegiko Instrukzio Ganberak bigarrenez ukatu dio gaixo den euskal preso politikoari baldintzapeko askatasuna.


2020ko apirilaren 30an - 07:12

Apirilaren 29an jakinarazi du ebazpena Frantziako Dei Auzitegiko Instrukzio Ganberak: bigarrenez ezezkoa eman dio Josu Urrutikoetxea preso politikoaren askatasun eskariari (apirilaren 1ean ere ukatu zion). Osasun arrazoiak direla-eta baldintzapean libre uzteko eskatua zuen defentsak, eta kontrolerako eskumuturreko telematikoa ezartzeko proposatua zuen.

Aurreko askatasun eskaera egin zutenean, apirilaren 1ean, La Sante espetxeko medikuburuaren ziurtagiri bat aurkeztu zuten, kartzelaldia eteteko eskatzen zuena. Agiri horrek dioenez, COVID-19 hedatzeak eragina izan dezake preso gaixo honen osasun bilakaeran.

Auzi honen bezperetan, nazioarteko 126 eragile ezagunek eskatua zuten euskal preso politikoaren askatasuna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude