Frantziako armada bereziak Nigerreko uranio hobiak babesten ari dira

  • Frantziak Malin egin duen interbentzio militarrak eskualde horretako uranio erreserbekin zerikusia duela dioen hipotesia indartzen ari da.


2013ko urtarrilaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Arevaren planta bateko argazkia. (Irudia: Le point)

Le Point astekariak adierazi zuen moduan Frantziako gobernuak Areva uranio enpresa babesteko agindua eman du eta armada bereziak bidali ditu bertara.

Areva, momentu honetan Frantziara uranio gehien esportatzen duen enpresa, Nigerren dagoen kanpoko enpresa inbertitzailerik handiena da. Bost hamarkada baino gehiago daramatza bertako uranioa ustiatzen eta Frantziak industria nuklearrean beharrezko duen landugabeko materialaren zatirik handiena ateratzen du. Frantziako elektrizitatearen %75a energia nuklearraren bitartez lortzen da.  

Arevak 2.700 langile ditu Nigerren eta hirugarren mina bat ustiatzen hasteko asmotan da Sahel herrialdean irekiko duen hirugarrena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mali
Gutxienez 70 pertsona hil dira Malin, urre meategi bat erorita

Meatzea ilegalki ari ziren esplotatzen, Maliko Gobernuak ez baitzuen meategia irekitzeko baimenik eman. Dagoeneko gorpu batzuk berreskuratu dituzte.


2023-07-26 | Ilargi Manzanares
Malik frantsesari ofizialtasuna kendu eta bertako hamairu hizkuntzari eman die

Beste aldaketekin batera, frantsesa "lanerako hizkuntza" gisa uztea erabaki dute, eta Maliko hizkuntza nazionalak ofizial bilakatu dituzte, “hizkuntza lokalak sustatzeko”.


2021-05-05 | Ixone Arana
Olivier Dubois kazetari frantsesa bahitu du Al Qaedaren gertuko talde batek Malin

Frantziako kazetaria Malin bizi zen azken urte hauetan kazetaritza lanak eginez hainbat hedabidetarako. Apirilaren hasieran desagertu zen Gao hirian erreportaje batean lanean zebilela. 


2020-08-20 | Mikel Eizagirre
Hauteskundeak "arrazoizko epean" ospatzea aurreikusten dute Maliko altxamendu militarraren buruek

Ibrahim Bubacar Keita Maliko presidentea dimititzera derrigortu dute. Herrialdean aspaldian protesta gogorrak ari ziren ematen krisi ekonomiko larria dela eta.


Soumaïla Cissé oposizioko hautagaia bahitu dute Malin

Legebiltzarreko hauteskundeetarako kanpaina egiten ari zela bahitu dute Soumaïla Cissé hautagaia martxoaren 25ean. Igandean egitekoak dituzte bozketak. 2012az geroztik gerra giroan sarturik da Afrika mendebaldeko herri hau, jihadistak erasoak errepikatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude