Frantziak hainbat erreaktore nuklear itxiko dituela iragarri du

  • Nicolas Hulot Energia eta Ingurumen ministroak hainbat erreaktore nuklear itxiko dituela adierazi ditu G7ko gailurraren ostean. Ez du zehaztu noiz eta nola egingo duten.


2017ko ekainaren 13an - 10:11

Frantziako Estatuaren EDF konpainia estatalaren hainbat erreaktore ixteko prest agertu da Hulot, mix energetikoan duten pisua aurrezteko asmoz. Iturri nuklearrak %75etik %50era jaisteko borondatea agertu duen arren, ez du ez datarik, ez zifra zehatzik eman, baina azpimarratu nahi izan du ez dela “urrats sinboliko hutsa izango”.

Nicolas Hulot ministro berriak, ekainaren 10 eta 12aren artean Bolonian (Italia) izan den G7ko gailurraren ostean egin ditu adierazpenak. Hulot ezaguna da ekologismoaren aldeko kanpaina ugaritan parte hartu izan duelako.

Gailur honek protesta ugari sortu ditu, eta besteak beste agintariei klima aldaketaren aurrean axolagabekeriaz jokatzea leporatu diete; are gehiago Trumpek, duela astebete, AEBek Parisko Akordioa utziko zutela jakinarazi ondoren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia nuklearra
Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]


Nuklearra energia garbitzat hartzea eskatu du Europako Legebiltzarrak

Legebiltzarrak astearte honetan, hilak 21, onartu du erabakia gehiengo handiz: 456 boto alde eta 153 kontra. Horren bidez, eskatu dio Europar Batzordeari prestatzen ari den Isuririk Gabeko Industriaren Europako Legean onar dezala energia nuklearra zero isuri duten energien... [+]


Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Microsoftek energia nuklearra erabili nahi du adimen artifiziala elikatzeko

Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da. Zehatzago esanda, beste norbaiten ordenagailuz betetako pabiloi erraldoiak dira hodeia, eta energia kopuru izugarriak behar dituzte. Microsoftek erreaktore nuklear txikien aldeko apustua egin nahi du energia behar horiek... [+]


Eguneraketa berriak daude