Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2007an Iparraldean egingo dituzten lanen plangintza aurkeztu dute. Bi erakundeek jauzi bat egin nahi dute orain arte Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan egindako lanean eta horregatik, langile bat hartuko dute (Ione Josie) herriko etxeetan euskararen normalizazio planak egin eta burutzeko. Egitasmoen berri emateaz gain, Frantzia Nazio Batuen Erakundera eramango dutela iragarri dute, hizkuntza eskubideak urratzeagatik.