Frantsesez egin beharko dute aurten ere baxoa Ipar Euskal Herriko ikasleek

  • Gaur hasiko dute baxoa Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek Baionan. Aurten ere frantsesez egin beharko dituzte probak nahiz eta iaz Bordeleko errektoretzak azterketak euskaraz egitea aztertuko zuela esan. Seaskaren Etxepare lizeoko ikasleek eskaria egin zioten errektoretzari baina ez dute helburua lortu.


2011ko ekainaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Etxepare lizeoko ikasleak baxoa euskaraz egin ahal izateko eskaria sartzen.

Behatokiak gogor salatu du hau eta euskaraz ikasten duten ikasleen eskubideak urratzen direla esan du. Elkarretaratzea egingo dute gaur Seaskako guraso eta langileek Baionako Cassin lizeoaren aurrean hori salatzeko. Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak bat egin dute protestarekin.

Bestalde, hegoaldean selektibitateak zer esana ematen jarraitzen du. Industria Teknologia hautazko gaiaren azterketan ere itzulpen arazoen ondorioz ariketaren soluzioa ezinezkoa zela salatu dute ikasleek. Gazteleraz "dos selectores de circuito" jartzen zuen tokian, euskarazkoak "zirkuitua hautatzeko balbula bat" zioen. Azterketari helegitea jarri diote ikasleek. Kimikako azterkeak baino arrabots txikiagoa sortu du hala ere akats horrek. Arrazoia azterketa egin duen ikasle kopurua izan da: Kimikakoa 3.000 ikaslek egin zuten eta Industria Teknologiarena 200ek. Gaur hasiko dira ikasleak notak jasotzen.

- Irakurri Selektibitatea eta Baxoa. Unibertsitaterako sarbide irizpideak ezbaian mahai-ingurua (LARRUN, 2011-05-29)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baxoa
Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


"Ikasleon etorkizuna proba bakar batean jokatzera kondenatzen gaituen unea heldu da"

Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]


2022-09-14 | ARGIA
EPPko ordezkariak inpresio onarekin etorri dira Paristik

Euskararen Erakunde Publikoa eta euskal parlamentari talde bat bildu da asteazken honetan Frantziako Hezkuntza Ministerioko bost ordezkarirekin, eta haiengan jarrera aldaketa ikusi dute. Han izan da, esaterako, Julie Benetti, Hezkuntza ministroaren aholkulari berezia.


2022-05-31 | ARGIA
Baxoa euskaraz egiteko Seaskaren eskaera atzera bota du Paueko Administrazio Auzitegiak

Joan den maiatzaren 23an aztertu zuen auzitegiak auzia, eta astearte honetan ezagutu da ebazpena: euskaraz ikasten duten ikasleek jarraitu beharko dute Baxoa azterketa euskaraz egiteko aukerarik gabe.


2022-05-24 | ARGIA
Hurrengo astean erabakiko du Administrazio Auzitegiak baxoaren ahozko azterketa euskaraz egiterik izango den

Seaskak salaketa jarria du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra eta berau aztertu dute maiatzaren 23an Pauen, presazko auzian. Datorren astean ebatziko du Administrazio Auzitegiak.


Eguneraketa berriak daude