Frankismo garaiko barnetegietan umeek jasandako torturak argitara atera dituzte

  • Montse Armengou eta Ricard Belis kazetariek Els internats de la por (Beldurraren barnetegiak) dokumentala egin dute. Frankismoan haurrek barnetegietan jasandako tortura eta tratu txarren testigantzak jasotzen ditu.


2015eko apirilaren 29an - 12:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Gizon horri egin niona felazioa deitzen dela badakit, baina garai horretan ez nekien”; “Nire buruaz beste egitea pentsatu nuen. 12 urteko ume batek hori pentsatzea oso gogorra da”; “Ipurdia kandelekin erretzen zidaten eta osinak nire hanka-tartetik igurtzen zizkidaten ohean pixa egiteagatik”. Frankismoan eta demokraziaren lehenengo urteetan barnetegi horietan egondako milaka umeen testigantzetako batzuk baina ez dira. Bertan jipoiak jaso zituzten, bortxaketen biktima izan ziren eta askok morroi lanetan jardun zuten urte luzez.

Frankismoa benefizientziaz eta asistentzia sozialaz arduratzen zela azaldu du Armengouk: “Kasu gehienetan benefizientzia faltsua zen, doktrinamendu eta formakuntza ideologikoa zuena”. Erregimena bera egoera horren sortzaile izan zela azpimarratu du: “Emakumearen Babes Patronatua izena zuen organismo beldurgarri bat zegoen, berez prostituzioan sartzeko arriskua zuten emakumeak babesteko funtzioa zuena”. Hala ere, zentroan haurdun geratu ziren edota interes politikoak zituzten neska gazteak biltzen zituztela dio dokumentalistak.

Bildu dituzten testigantzek agerian utzi dute gertakarien krudeltasuna. Horretaz gain, Elizak eta Espainiako Estatuko funtzionario batzuk hartzen zituzten haur bakoitzeko dirua jasotzen zuten bitartean, haur horien aurka oldartzerakoan zer nolako inpunitatea zuten agerian utzi dute testigantzok.

Dokumentalaren egileek gertakari latz horien ustezko arduradunekin harremanetan jartzen saiatu dira, informazioa egiaztatzeko. Hauek ordea, ez dira agertzen, biktimei ahotsa ematea baita helburua.

Dokumentala apirilaren 28an emititu zuten lehen aldiz TV3-n eta bere webgunean ikusgai dago katalanez.


Frankismoa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 19
Itzaletik Argira
Itzulera (1979)

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.