argia.eus
INPRIMATU
Francok duela 43 urte fusilarazi zituen Txiki, Otaegi, Baena, Sanchez Bravo eta Garcia Sanz
  • Zarautzko hilerrian omenaldi xume batekin aldarrikatu dute Francok hil aurretik fusilarazi zituen ETA eta FRAPeko kideen memoria. Gaurko egunez hil baitzituzten Juan Paredes Manot "Txiki" eta Anjel Otaegi etakideak eta Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz FRAPeko militanteak.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 27a

Eguerdian Zarautzen –hemen dago lurperatuta Txiki– egindako lore eskaintzaz gain, arratsaldean Nuarbe bere jaioterrian dute omentzekoa Anjel Otaegi. 

 

Aldiz, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak debekatu egin du gaur arratsaldean Iruñean egitekoa zuten ekitaldia, "terrorismoaren goraipatzea" gerta daitekeelakoan.