Guillaume Fourquet buru duen zerrendak irabazi ditu herriko bozak Arbonan (Lapurdi). Lehen itzulian baino airosoago gailendu zaio Beñat Arlaren hautagaitzari. Baina Fourquetek eskua luzatu dio Arlari, elkarrekin egin dezaten lan.
Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.
Hamabost kontseilari izango ditu Guillaume Fourqueten zerrendak, bera izango da auzapeza, eta lau kontseilari izango ditu Beñat Arlaren taldeak; tartean dira ezkerreko abertzaleak, EH Baik babestuta. Fourquetek hitzeman du besoa luzatu eta elkarrekin lan egiteko prest daudela, hurbileko programak dituztelako.
Fouquetek 812 boz (%56) eskuratu ditu bigarren igande honetan, eta Arlak 689 (%43). Aurreko igandean, lehen itzulian, 30 bozen aldea besterik ez zen izan.