Flotillako 428 kideak askatu ditu Israelek, baina asko Turkiako ospitaletan daude torturen ondorioz

  • Nazioarteko uretan atxilotu zituen flotillako 428 kideak askatu ditu Israelek ostegunean. Gehienak Istanbulen daude osasun arreta jaso eta etxera itzultzeko zain, izan ere, atxiloaldian tratu txarrak jasan dituztela salatu dute ekintzaileek. Euskal delegazioko bi kide daude ospitaleratuta, eta beste lauek Turkian geratzea erabaki dute. Beraz, momentuz, bertan behera geratuko da Loiuko aireportuan aurreikusita zuten ongietorria.


2026ko maiatzaren 22an - 10:26
Azken eguneraketa: 11:37
Getty Images
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteazkenean heldu ziren Israelgo Ashdod hiriko portura armada sionistak bahitutako Global Sumud Flotillako 428 kideak, tartean sei euskal herritar zirela. Horietako baten bitartez jakin dugu nazioarteko uretan bahitu zituztenean “espetxe-itsasontzi” modukoetara sartu zituztela bahituak. “Ongi etorri gisa” banaka sartu zituzten “kontainer ilun batzuetara”; bertan, ukabilkadak eta kolpeak jaso zituzten armen atzealdearekin, eta taserrekin eraso egin zieten. Adierazi dutenez, azken horren ondorioz, batzuek erredura handiak dituzte. Gaineratu dute Ashdodeko portura heltzean zein espetxean indarkeria maila igo zutela soldadu israeldarrek.

Portuko zein espetxeko irudiak publiko egin ziren. Bertan ikus zitekeen Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministro Itamar Ben Gvir bahituak umiliatzen, lurraren kontra eta eskuak lotuta zituztela. Mehatxuak ere entzuten dira ministroaren ahotan, eta Netanyahuri eskatu zion flotillako kideak bere eskuetan utzi ditzala, kartzelan, alegia. Ostegunean, baina, Israelek bahitutako 428 ekintzaileak askatu ditu, eta Istanbulera abiatu dira osasun arreta jaso eta etxera itzultzeko.

Bortxaketa salaketak

Bahituetako asko ospitaleratu behar izan dituzte Istanbulen, Israelgo soldaduek eragindako tratu txarrak eta torturak eraginda. Sumud Flotillak salatu du "gutxienez 15 sexu-eraso" izan direla, "bortxaketak barne" eta hamarnaka pertsonak hezur-hausturak, ubeldurak eta erredurak dituzte. Erien bideoak zabaldu dituzte sare sozialetan.

Horien artean, euskal delegazioko bi ekintzaile ospitaleratu dituzte, errepresio-indar sionisten bahiketan jasandako indarkeriak eragindako lesioengatik. Kide baten hitzetan, horietako batek saihetsen bat izan dezake apurtuta eta besteak omoplatoa, baina oraindik ospitaleko azterketaren zain daude. Horregatik, flotillako euskal delegazioko beste lau kideek Turkian geratzea erabaki dute. Beraz, momentuz, bertan behera geratuko da Loiuko (Bizkaia) aireportuan ostiralean aurreikusita zegoen ongietorria. Eguerdian ospitaletik berri gehiago izatea espero da, baina Euskal Herrira larunbatean iristea aurreikusten dute.

Hala eta guztiz ere, Global Sumud Flotillak adierazi du ez dutela etsiko Palestina libre izan arte.


2026ko ekainaren 2
Haizea Ziluaga Larreategi, Global Sumud Flotillaren abokatua
“Bingen Zupiria epaitegian deklaratzera deitu beharko lukete”

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...