Fiskaltzak 12 urteko kartzela-zigorra eskatu du Urduñako zazpi mojarentzat, bost ahizpa nagusiri tratu txarrak ematea egotzita

  • Erlijiosoek, beren aldetik, komunikatu bat zabaldu dute "erabat inozenteak" direla adierazteko eta moja nagusiak "bizitza osoan maitasunez zaindu zituztela" berretsi dute. 

Guardia Zibilak moja nagusiak Urduñako komentutik atera zituen eguneko irudi bat. Aiaraldea.eus

2026ko uztailaren 2an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Fiskaltzak zein akusazio partikularrak hamabi urteko kartzela-zigorra eskatu dute Urduñako (Bizkaia) moja zismatikoentzat. Berez, 87 eta 101 urte bitarteko bost ahizpa abandonatzea, sorospen-betebeharra ez betetzea, tratu umilgarria ematea, derrigortzea, administrazio desleiala egitea eta bidegabeko jabetzea leporatu dizkiete.

Iragan maiatzean eman zuen Bilboko Instrukzioko 5 zenbakiko Auzitegiko epaileak instrukzio-fasea itxi eta prozedurarekin jarraitzeko autoa, alderdiek akusazio-idazkiak eta ahozko epaiketa hasteko eskaera aurkez zitzaten. Orain, komunikatu bat zabaldu dute akusatuek, Fiskaltzak zein akusazio partikularrak hamabi urteko kartzela-zigorra eskatu dutela zabaltzeko eta euren buruak errugabetzat agertzeko.

Hainbat mediok zabaldu dutenez, mojek haien aurkako "sorgin-ehiza" abiatu dela diote: "Bizitzen ari garen guztia elizaren autoritateari desafio egiteagatik jazarpena eta zigorra da".

Burgoseko Guardia Zibilak iazko abenduan atera zituen moja nagusiak Urduñako komentutik, azterketa medikoa egiteko Basurtoko Ospitalean, txosten batek haien baldintza higieniko-sanitarioak zalantzan jarri ostean. Hori ez zen izan, ordea, Guardia Zibilaren lehen bisita Urduñako moja-etxera. Aurretik bi klaratar atxilotu zituen, arte trafikoa leporatuta. Polemika guztia 2024an hasi zen, klaratarrek Eliza Katolikoa utzi zutenean.


Eliza Katolikoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 17
Hemen amen?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...