argia.eus
INPRIMATU
Fiskalaren aburuz Diputazioak azkarregi jarri zuen salaketa
  • Iruña-Veleiako auziaren salaketa jartzerako orduan, Arabako Diputazioa azkarregi ibili zela salatu du Gasteizko Lurralde Auzitegiko Josu Izagirre fiskal buruak. Epaitegiek ikerketa bat sei urtez zabalik izan dezaketela aipatu zuen, baina berak ikerketa burutzeko sei hilabete bakarrik dituela eta gaur egun Iruña-Veleiakoa sarri geldi dagoela eta tarteka bakarrik egiten duela aurrera. Aditzera eman zuen berak une honetan ezin duela deklaratzera deitu Elisio Gil indusketaren zuzendaria, gaur gaurkoz ez duelako akusazioa behar bezala loturik. 

2009ko martxoaren 17a