Finantzaketa pribatuari ateak ireki nahi dizkio EHUk

  • Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) "gorabehera politikoen" menpe egon ez dadin, alde guztiek "ibilbide luzeko ituna" adostu beharko luketela esan du Iñaki Goirizelaia errektoreak. Finantzaketa publikoa murriztu egin denez, pribatua indartzeko asmoa du EHUk.


2013ko irailaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Donazioak indartu nahi ditu EHUk, Iñaki Goirizelaia errektoreak esan duenez. (Argazkia: Eitb.com)

Errektoreak salatu duenez, EHUk ez du irakasle edo ikertzaile lanpostu berriak ateratzeko aukerarik, eta azken urteotako aurrekontuek unibertsitatea "mugara daramate". Dioenez, murrizketa gehiago emanez gero "guztion artean egindako ibilbide positiboa bertan behera geratzeko arriskua dago". Gaineratu du unibertsitatea ez dagoela "zenbaki gorrietan" eta ez dutela langilerik kanporatu, baina beharrezkotzat jo du aurrekontu publikoa "sendotu, areagotu eta bermatzea". Lau urtean 90 milioi euro murriztu da EHUren aurrekontua.

Goirizelaiak egoki ikusten du "baliabide pribatuak erakartzea", donazioen bidez esaterako, EHUren eta inguru ekonomiko eta sozialaren arteko elkarlana hobetuta.

Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariak nabarmendu duenez, "egia da aurten mozketa areagotu egin dela, baina kontuan hartzekoa da Goirizelaiaren hitzen testuingurua ere: datorren urtean bukatuko da unibertsitate plana, eta hurrengoa negoziatzen hasteko garaia dute".

"Uste izatekoa da plan berriak ez duela izango aurrekoak adina diru", dio Goikoetxeak, "baina Goirizelaiak nabarmendu du EHUren egoera ez dela soilik Jaurlaritzaren ardura: 'Unibertsitatearen alde egiten dugu? Ez diezaiogun soilik gobernuari eskatu; egin dezagun geuk ere'. Hortik jo nahi du borondatezko ekarpenetara. 'Prestigioa duten unibertsitate batzuek badituzte'".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Unibertsitatea
Euneiz unibertsitate pribatuaren proiekturako egindako "zuhaitz mozketa masiboa" salatu du Elkarrekin Arabak

David Rodriguez bozeramaileak ohartarazi duenez, jarduerak “eragin larria izango du Salburuako hezeguneetan, bertako floran eta faunan”.


EHUk Zibersegurtasun Katedra sortu du Israelgo unibertsitate bat erreferentzia hartuta

Proiektuaren memorian, nazioarteko erakunde laguntzaileak daude, eta horien artean Tel Aviveko unibertsitatea nabarmentzen da "erreferentzia" gisa. El Saltok lortu duen dokumentazioaren arabera, gobernu sionistak Gazan genozidioa hasi eta egun gutxira onartu zen... [+]


Kazetaritza Matxistaren Behatokia sortu dute, hedabideen eduki matxistak aztertzeko

Euskal Herriko Unibertsitateko Bitartez ikerketa taldeak eta Pikara Magazine agerkariko kideek sortu dute.


EHUko irakasle eta ikertzaileek grebarako deia egin dute

Asteazkena da lehen greba eguna: irakasle eta ikertzaileak daude deituta. Martxoaren 12rako ere berriz egin dute deia: EHUko langile guztientzat da hura. Irakasle eta ikertzaileen “prekarizazioaren” kontra egin nahi dute protesta. 


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


Eguneraketa berriak daude