Fikzioa dokumentatuz, oroitzapenak berregin


2026ko irailaren 21ean - 07:10
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Zinemira sailean ikusi dut Nitya Lopez Saitua zuzendari gaztearen Simulacro (Simulazioa) dokumentala. Izatez, dokumentala eta fikzioa nahasten dituen lana da: Nityaren gurasoen erlazioa eta banaketa erakusten ditu. Nityaren aitaren rola egin du Miguel Garcések, eta amarena, Iraia Eliasek. Horiek horrela, aita-amen erlazioa berreraiki du semeak, bere bizipenetatik eta gurasoen hitzetatik abiatuta. Pelikularen helburua, ordea, ez da errealitatea den bezala irudikatzea, existitzen ez ziren oroitzapenak eraikitzea baizik, bi aktore erabilita, zuzendariaren hitzetan, bere zauri propioa garbitzeko.

Filmean, beraz, gurasoen eszenak ikusteaz gain, Nitya bera ikusi dugu aktoreak zuzentzen. Eszena batzuk ezagutze ariketa bezala planteatuta, aktoreak gurasoen azalean jarri ditu, erlazioaren hasiera samurra eta maitasuna erakutsita, goxo. Ariketen artean, eszena antzeztuak ikusi ditugu, guztiz fikzioan sarturik, harik eta eszena amaieran Nitya bera kameren atzean ikusteak eta klaketaren kolpeak gogorarazi diguten arte ikusten ari garena. Istorioan guztiz sartu naiz: hasieratik nekienez gurasoak banandu egingo zirela, nolabait hori ez gertatzea nahi nuen, ekiditea. Horren ordez, egia gordina ikusi dugu, baina pixka bat eraldatuta. Banaketa ezin ekidin zitekeen, baina hura berriro imajinatzea autorearen esku zegoen, eta halaxe egin du.

Oso lan pertsonala eta samurra da, pentsatuko duzuen bezala, hunkigarria. Aurrekontu txikia izanik ere, zerbait berezia lortu du lantaldeak. Bere familiako artxibotik ere irudi eta bideoak tartekatzeak asko lagundu du guztiaren kutsu pertsonala handitzen. Hala ere, aktoreen lan paregabea izan da, nire aburuz, pelikulako aipagarriena. Kameren atzekoa ikusteak, istorioaren apaltasun eta goxotasunak, proiektuaren originaltasunak eta freskotasunak pelikulak egiteko gogoa ematen du, zelanbait. Denontzat posible balitz bezala.

Istorio konplexurik ez espero lan honengandik, ostera. Forman eta pertsonaltasunean dauka bere xarma. Izan ere, antzezpenak inprobisazioan oinarrituta daude, aktoreei emanez zuzendariaren gurasoak haragitzearen ardura, beti Nityak gidatuta, noski.


Zinemaldia 2026 kanalean gehiago
2026ko irailaren 27
Azken agurra
Umore bisuala

2026ko irailaren 27
Josephine
Egoera latzari aurre

2026ko irailaren 25
The debut
Magikoa eta zoroa

2026ko irailaren 25
Bloques erráticos
Ez du nondik heldu

2026ko irailaren 24
Tender loving care
Zaintzaren ikuspegi desberdinak

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.