Faxismoaren aurkako kalejira antolatu dute, Athletic eta Spartak Moscvaren arteko partidua dela eta

  • Athletic Clubaren eta Spartak Moscvaren arteko kanporaketa dela eta, Herri Norte Taldea, EH Donbass eta Sare Antifaxista taldeak faxismoaren aurkako ekimenak antolatu dituzte. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 13an - 11:28

Athletic Club taldeak Europa League lehiaketara itzuliko da aste honetan. Errusiako Spartak Moscva izango da bere aurkaria, joan-etorriko kanporaketan. Beraz, eguenean, Moskun jokatuko dute zuri-gorriek, eta datorren astean, otsailaren 22an, San Mamesen ospatuko da lehiaketan aurrera nork egingo duen erabakiko duen partida.

Hori dela eta, Herri Norte Taldea, EH Donbass eta Sare Antifaxista taldeek faxismoaren kontrako ekimenak antolatu dituzte Bilbon. Izan ere, Errusiako zaleak ezagunak dira Europako norgehiagoketan arazoak sortzeagatik. Taldeek adierazi dutenez, “ez da lehen aldia faxismoa gure hiriko kaleetan inpunitate eta askatasun osoz barreiatzen dela.” Denboraldi honetan Realaren eta Errusiako Zenit taldearen arteko partiduan gertatutakoa oroitu dute: “Donostian, errusiarren eskutik jasandako erasoak edo hispanitate egunean egindako aldarrikapen faxistak ditugu.”

Beraz, “Eszena horiek ez errepikatzeko, gaurkoan, futbol esparruan murgildutako faxismoari erantzutea dagokigu”, aldarrikatu dute eta horretarako ekintzak antolatu dituzte. Lehenengoa otsailaren 21ean izango da, gaueko 20:00etan. Bertan, Bilboko kaleetatik kalejiran ibiliko dira, Moyua plazatik irtengo dira Faxismoa Bilboko kale eta harmailetatik at lelopean.

Hurrengo egunean, otsailaren 22an, partiduaren egunarekin bat , arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, Sabino Aranaren eta Felipe Serrateren arteko gurutze-bidean, elkarretaratze antifaxista antolatu dute. Norgehiagoka gaueko 21:05ean hasiko da, beraz, zale zuri-gorriei ekintzetara joateko gonbidapena luzatu diete “parte hartzera animatzen zaituztegu, faxismoari aurpegira oihukatzeko.”

Artikulu hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Herriak faxismoa gelditu zuenekoaren lekuko den zubia Donostian

Loiolako kuartelen salerosketa behingoz sinatuta, udalak auzune berri bat sortuko du han. Beste esku hartze batzuen artean, kuartelen eta Loiolaren arteko zubia botako dute, ibaiarentzako oztopo bat delako. Aurretik, ordea, komeni zubi esanguratsu horren historia errepasatzea.


Hilberria
Gilles Perrault idazle antifaxista zendu da

Idazle frantziarrak Euskal Herriaren askapenarekiko abegikortasun handia zuen. Nazismoaren biktima izan zen, eta Marokoko erregimenaren indarkeriak argitara ematen erreferentea. Normandiako bere etxean hil da, 92 urterekin.


Eguneraketa berriak daude