FARCek eta Kolonbiako Gobernuak bake elkarrizketak abiatzea adostu dute

  • Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek bart baieztatu du bere Gobernuaren eta FARC-en artean sekretuan egin dituzten hurbilketen ostean, gatazka armatua amaitzeko saioa egingo dutela. Gobernuaren egoitzatik eta herrialdeko telebista nazionalaren bidez emandako adierazpenean esan du bost hamarkadaz luzatu den gerrari amaiera eman nahi diotela.


2012ko abuztuaren 28an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
FARC eta Kolonbiako Gobernuaren arteko elkarrizketak abiatuko dituzte
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Santosek ez du xehetasun handirik eman eta ez du eperik jarri, baina esan du "datozen egunetan" informazio gehiago jendarterako dituztela. Hainbat hedabidek argitaratu dute urrian has daitezkeela elkarrizketak Kuban edo Norvegian. Hasierako bileretan bi aldeen erraztaile gisa Venezuelako presidente Hugo Chavez ibili dela ere argitaratu dute zenbaitek.

FARC bake elkarrizketa batzuetan sartu zen azken aldia 1999an izan zen eta 2002an hautsitzat eman zituzten.

"Iraganeko akatsetatik ikasiko dugu", esan du Santosek huts egin duten saioei erreferentzia eginez. "Edozein prozesuk gatazkaren amaiera ekarri behar du, eta ez honen luzatzea".

Horrez gain, herrialdeko bigarren gerrila talderik handiena den ELNk Reuters berri agentziari jakinarazi dio bat egingo dutela bake elkarrizketetan. Santosek ongi etorria eman dio talde honi ere, bi aldeek adostutako printzipioetan hitz egiteko prest badago.

FARC 1964 urtetan sortu zen Hegoameriketan garai hartan zabaltzen ari zen mugimendu iraultzailearen barnean. Borroka armatuaren bitartez Kolonbiako eskuineko gobernuari guda deklaratu zion. Beren burua anti-inperialista (AEBek zazpi base militar dituzte Kolonbian), anti-kapitalista eta mugimendu bolivarianoaren partetzat du. Herrialdearen errotiko demokratizazioa, giza eskubideak bere osotasunean bermatzea eta lurraren erreforma dira beren eskakizun nagusietako batzuk. Kolonbia hegoaldeko zona menditsua kontrolatzen dute gehienbat. Gatazkak, 5 milioi desplazatu eragin ditu azken urteetan, gehienak nekazari eta indigenak.

Informazio gehiago:

Santosen agerraldia Kolonbiako telebista nazionalean.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.