Zuzendaritzak ez du bideragarritasun planik aurkeztu eta langileak “etsituta” azaldu dira, talde katalanak oraingoz 30 lagun kaleratzeko asmoekin segitzen duelako.
Edesa Industrialek joan den astean –lehengo Fagor Etxetresna elektrikoak– pre-konkurtso egoera aurkeztu ondotik urak nahasirik daude Arrasateko lantegian eta kezka zabaldu da langileen artean. Asteazkenean iragarri zuen zuzendaritzak Garagartzan duen garbigailuen linea itxiko duela irailetik aurrera eta 30 lagun kalean utziko dituela ondorioz.
Osteguna azalpen gehiago emateko eguna zen, bai enpresa batzordearen aurrean eta baita Arrasateko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari ere –azkeneko honek diruz lagundu zuen lantegia berriz martxan jartzea–.
Langileak etsituta atera dira goizean enpresako ordezkari Jorge Parladek esan dienarekin: zuzendaritzak ez du asmorik enplegu erregulazio espedientea atzera botatzeko, eta larriagoa dena, ez du inongo etorkizuneko planik aurkeztu. Jarrera horrekin gatazka saihestezina dela diote.
Nolanahi ere, Parladek azaldu du ez dutela asmorik hartzekodunen konkurtsoa aurkezteko, oraingoz, denbora irabazteko jo dute pre-konkurtsora, bankuekin eta hornitzaileekin duen 100 milioi euroko zorrari irtenbidea emateko.
Mondragon Taldeko enpresa esanguratsuena zenak hondoa jo zuen 2013an, 1.000 milioi euroko zorra gainean zuela, eta 1.700 lagun inguru kalean geratu ziren –ehunka bazkide kooperatibista birkokatzeko plana hasi zuen orduan Mondragonek–. CNAk 2014an erosi zuen Fagor Etxetresna Elektrikoen produkzio katea eta epe ertainean 800 lanpostu zuzen sortuko zituela hitzeman zuen konpainiak.
Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak Goienari azaldu dionez Udalean lantegiaren martxari buruzko informazio kezkagarria aspaldi ari zen zabaltzen: "Gu herrian egonda gertuko informazioa genuen esaten ziguna gauzak ez zihoazela ondo".
Eusko Jaurlaritzaren hemendik aurrerako jarrera zein izango den jakitea besterik ez da falta, baina Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak jadanik "onartezintzat" jo du CNAren jokabidea.
Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.
Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]
Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.
Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]
Fagor Etxetresnetako eta Edesako hainbat bazkide ohik, Ordaindu eta Eskuratu plataformetan baturik, Mondragonen kontra ipinitako demandaren epaiketa hasi da gaur, maiatzak 7, Bergaran. EAEko orain arteko demandarik handiena da. 954 bazkide ohik 47 milioi euro erreklamatzen... [+]
Astearte goizean aurkeztu du Edesa Industrialek hartzekodunen arteko hitzarmenerako aurre proposamena epaitegian. Likidazioa saihesteko eta industria jarduerarekin jarraitzeko duten asmoen barruan dagoela adierazi dute bidalitako oharrean. Edesa Industrialeko langileek "ez... [+]
CNA Group-eko filiala den Edesa Industrialek gaur goizean aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza auzitegian. Dituen zorrak 100 milioi eurotik gorakoak dira.
Berrikuntza sozialean lanean ari diren hainbat ekimen ezagutzeko aukera izango da urriaren 25eko jardunaldietan. ARGIAk zuzeneko emisioa eskainiko du.
Edesa Industrialeko langileen etorkizuna Luxenburgon finkaturik dagoen talde horren eskuetan dago. Baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, apenas daukagu daturik konglomeratu horren inguruan.
Iragarritako moduan, CNA taldearen Edesa Industrialeko zuzendaritzak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa. Ostiralean jakinarazi zen bezala, zuzendaritza Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako ordezkariekin batu da; bilera horretan enpresako... [+]
Ez dute CNAk egindako proposamena onartu, euren ustez “xantaia” egiten ari delako eta konpainia katalanak “txeke zuri bat” besterik ez duelako nahi.
Zuzendaritzak kaleratze gutxiago egiteko aukera azaldu du enpresa batzordearekin egindako bileran, baina aldi berean dio "gehienez" 160 lanpostu mantendu ditzakeela, hasierako proposamenean bezala.
12:00etan dute hitzordua bihar, eguena, Fagor CNAko langileen ordezkariek CNA Taldeko zuzendaritzakoekin, negoziazioari ekiteko. “Enpresa bat ez da konpontzen murrizketekin”; hori abiapuntu, 350 lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzera bertaratuko... [+]
Konpainiak katalanak aurkeztu du Edesa Industrialentzako bideragarritasun plana: produkzioa doitu, Garagartzako planta itxi eta langileen erdia kalera.