“Eztabaida berri bat sortzen ari da hizkuntza eskakizunen inguruan, eta uste dut kontuz kudeatu beharreko gaia dela”

  • Asteazken goiz honetan egon da Naiz Irratian Lakuako Segurtasun sailburu Bingen Zupiria, eta ARGIAk plazaraturiko ikerketaren harira, euskararekiko gorrotoari buruz galdetu diote. "Ulertzen ez dudana da interes propio bat edo norberaren interesa jokoan ez dagoenean errekurtso horiek aurkeztea. Uste dut horrek beste zerbait adierazten duela". Argitu du bazekiela fokua ez zela epaileengan soilik jarri behar.


2026ko martxoaren 11n - 11:49
Azken eguneraketa: 2026-03-12 17:07
EAJ
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Naiz Irratian egon da asteazken goiz honetan Lakuako Segurtasun sailburu Bingen Zupiria. Nor dago euskararen aurkako oldarraldiaren atzean? ikerketaren harira, euskararekiko gorrotoa oinarrian duten mugimenduei begira bideratu beharreko jarraipenaz ere galdetu dio kazetariak. Erantzunean nabari da ARGIAren ikerketak berak ere pertsonalki aspaldian sumatzen zuen zeozer baieztatu izana. Horra hor hitzez hitz Zupiriaren erantzuna:

"Euskararen aurkako oldarraldia deituriko honetan askok fokua jartzen zuten epaileengan, eta nik beti uste izan dut epaileengana iristen ziren gai horiek ez zirela berez iristen: sindikatu batzuk zeuden gai horiek auzitegietara eramaten zituztenak eta pertsona jakin batzuk zeuden errekurtsoak aurkezten zituztenak.

Nik ulertu dezaket bere nahiak, bere anbizioak betetzeko zailtasunak ikusten dituen pertsona batek errekurtso bat aurkeztea, uste dut hori gure arauen barruan dagoen zerbait dela; bere burua kaltetuta ikusi lezakeenak bere egoera hobetzeko egokiak eta legezkoak diren bide guztiak erabiltzea ulertu dezaket. Ulertzen ez dudana da interes propio bat edo norberaren interesa jokoan ez dagoenean errekurtso horiek aurkeztea. Uste dut horrek beste zerbait adierazten duela eta ikusten ari gara talde organizatuak daudela, eta sindikaturen bat ere. Orain arte edo urte askotan ikusi ez genuen eztabaida berri bat sortzen ari da hizkuntza eskakizunen inguruan, eta uste dut kontuz kudeatu beharreko gaia dela".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.