Ezpeletenia: zeruraino euskararen alde

  • Larzabaleko Ezpeletenia hotel-jatetxea euskararen arnasgunea bilakatua da, bere baitan biltzen dituen elkarteen bidez zernahi hitzordu antolatuz. Baina horrekin aski ez: hirugarren estaia prestatzen ari dira euskara-egonaldien aterpetzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko uztailaren 10ean - 07:00
Jeremi Larronde, Ezpeleteneko kudeatzaileetako bat. Irulegiko Irratia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Badira lau urte Jeremi Larrondek eta Maialen Karrikondok kudeatzen dutela Ezpeletenia. Lehenik jatetxea eta ganbarak arra-freskatu dituzte, ondotik, haien ametsei bide ematen hasi zaizkie: kultur-gunea sortuz. Horretarako oholtza bat birziklatu dute, gela handiak ere zatikatu dituzte…

Eta, oraingo egunean, Ezpeleteneren inguruan Baipeleteneko Irakurleen Kluba eta Baipeletenea elkarteek orotariko kultur eta literatura emanaldiak proposatzen dituzte.

Orain, hirugarren estaiaren aldi da; arra-freskatzen ari baitira laster eginen diren  bi egonaldirendako: alde batetik Arabako Aiaraldeko Faktoria kooperatibak, Oztibarreko ikastolak eta Baipeletenea elkarteak antolatu baitute 20 bat haurrendako bost eguneko egonaldia.

 


Nafarroa Beherea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...