argia.eus
INPRIMATU
Ezkutuan ziren Pinedo eta Ruiz atxilotu dituzte Gasteizen desobedientziaren aldeko martxaren ostean
  • Gasteizen Goizane Pinedo eta Unai Ruiz 'Pou' atxilotu ditu Ertzaintzak desobedientziaren aldeko martxa baten ostean etxebizitza bateko leihoan kateatuta agertu ostean. Ehunka pertsonaren babesa izan dute.

ARGIA @argia 2014ko urtarrilaren 18a

Naiz.info-ko kazetari Ion Telleriak grabatu du atxilo eraman dituzten uneko bideoa.

Ondorengo bideoan ikus daiteke, martxaren ostean leihora irten diren unea. Naiz.info-ko bideoa.

Goizane Pinedok eta Unai Ruizek Auzitegi Nazionalean deklaratzeari uko egin zioten, eta ezkutatu egin ziren Irati Mujika eta Idoya Iragorrirekin batera. Desobedientziaren aldeko hautua egiten zutela adierazi zuten. Gaur atxilotu dituzten bi gazteak 2009an ere atxilotu zituzten Segiko kide zirela egotzita, eta torturatu egin zituztela salatu zuten. Joan den astean Irati Mujika atxilotu zuten, eta beraz, Idoya Iragorri da ezkutuan jarraitzen duen bakarra.

Epaiketak otsail hasierarako amaitzea espero da.