Ezker Anitza-IUk babesa agertu dio CCOOri, eta euskararen aurkako erasorik dagoenik ukatu du

  • Alderdia CCOOren defentsan atera da, ARGIAk Errenteriako Udalaren lan deialdia sindikatuko zenbait kidek saboteatu zutela argitaratu ostean. Ezker Anitza-IUren ustez “euskararen egungo araudia betetzeko" eskatzeagatik "seinalatu" dute sindikatua.


2026ko martxoaren 16an - 10:21
Azken eguneraketa: 15:20
Ezker Anitza
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Euskara: nor dago oldarraldiaren atzean? ikerketako lehen eta bigarren albisteetan ARGIAk frogatu du Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dutela CCOO sindikatuko hainbat kidek –tartean Sabin Zubiri–, Euskara Denontzat elkarteak eta Unidas Por la Igualdad Lingüistica plataformak, euskara eskakizunen aurka egiteko helburu bakarrarekin. Baita CCOO sindikatua jakinaren gainean zegoela ere. Ikerketaren hirugarren albistean ARGIAk Errenteria auziko beste lau helegite "deigarri" azaleratu zituen. Horietan abokatua Errenteria auziko berbera izan zen, eta demandatzaileetako bi, Irkus Larrinaga eta Andoni Basterra, Nafarroako eta EAEko Ezker Anitzako exekutibako kideak izandakoak. Alderdiaren EAEko exekutibako kide izan da Zubiri ere. Ezker Anitza-IUk, baina, "oso larritzat" jo du CCOO sindikatua seinalatzea, "euskararen egungo araudia betetzeko eskatzeagatik". Are, alderdiak uste du ez dagoela euskararen kontrako erasorik.

Ezker Anitza-IUk ohar bidez adierazi dio babesa CCOO sindikatuari, eta defendatu du euskararen kontrako epaiak "euskararen ezagutza gaur egun indarrean dauden legezko indizeen gainetik" egotearen ondorio direla. Halaber, justizia-sistema babestu dute: "Gurea bezalako sistema demokratiko batean justizia da babes judiziala gauzatzeaz arduratzen dena, norbaitek uste duenean bere eskubideak urratzen direla edo indarrean dagoen legediaren aurka egiten dela". Eskubide hori gauzatzea "sistema demokratiko osasuntsu" baten adierazlea dela gaineratu dute.

Horren ondoren, Ezker Anitzak adierazi du euskarak "eztabaida zintzoa eta ez baztertzailea" behar duela, eta ez dela "inola ere egongo administrazioan euskararen ezagutza-baldintzak identitate-konfrontaziorako soilik erabili nahi dituenaren aldean". Amaitzeko, alderdiak berretsi du euskara "euskal gizarte osoaren ondarea" dela, eta euskara maila guztietan ikasteko doakotasuna aldarrikatu du.


Oldarraldia ikerketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.