argia.eus
INPRIMATU
Ezinean-ek ‘Zuretzat’ bigarren diskoa kaleratu du

2008ko ekainaren 04a

Ezinean talde azpeitiarrak bigarren diskoa atera du Zuretzat izenburupean, Gor diskoetxearekin. Lan berriak taldeak orain arte jorratu duen hardcore melodikoaren bidetik jarraitzen duela azaldu dute taldekideek. Guztira 15 abesti bildu dituzte eta Emakumea abestiaren bideoklipa ere grabatu dute. Bideoklipa beraien webgunean eta YouTuben ere ikusgai dagoela azaldu dute.