Ezinbestean ingelesa jakin beharko dute ingurumen teknikariek Gasteizen, euskara, ordea, ez

  • Euskaraz jakitearen aurrean, ingelesez B2 maila izatea lehenetsi du Gasteizko Udalak ingurumen arloko lan eskaintza publiko zein langileentzako barne deialdietan teknikari izateko.


2026ko martxoaren 12an - 12:06
Azken eguneraketa: 13:28
Gasteizen ingelesezko B2 titulazioa eskatu zaie ingurumen teknikari izateko hautagaiei, euskara, ordea, ez. ernstkers (CC BY-NC-SA 2.0)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gasteizen ingurumen arloan teknikari izateko egindako lan eskaintza publiko zein langileentzako barne deialdietako hautagaiei ez zaie derrigor euskara mailarik edukitzea eskatu. Ingelesezko B2 titulua edukitzea galdetzen zaie, ordea, Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI-CEA) ingurumen kudeaketako eta klima-ekintzako goi mailako teknikariak (TSAE) kontratatzeko lan poltsa berrian.

Hala ere, hizkuntzetan ezagutza edukitzeak titulazio mailaren araberako puntuak eskuratzen lagunduko du: alemana, frantsesa eta ingelesa bezalako hizkuntzen gaineko ezagutzak 3 puntura arte emango ditu; ingelesa jakiteak gehienez 8 puntu; eta euskarak gehienez 14 puntu.

Ingelesezko titulazioa ez dutenek ezingo dute lan eskaintzan parte hartu, eta IGIk fundraising edo Europako funtsen bilaketak egiteko beharko dela azaldu du udalak. Haatik, euskarari dagokionez, hautagaiek ez dute nahitaezko hizkuntza eskakizunik egiaztatu beharko, eta bestelako baldintzak beteta eta proba teoriko-praktikoa gaindituta, hizkuntzaren ezagutza maila baloratuko zaie.


 


Irakurri gehiago: Euskara Gasteiz Euskal Herria Araba
Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...