“Ezin dugu jakin zenbat familia izango diren kaltetuak UPNren proposamenarekin”

  • Nafarroako Hezkuntza kontseilariak Nafarroako Parlamentuan berretsi ditu aurreko egunean prentsaurrean egindako adierazpenak UPNk Itunpeko ikastetxeen inguruan aurkeztutako lege proposamenaren inguruan: "Ikasleen onarpen prozesuari eragingo dio; ez da mehatxua, errealitatea da". Dozenaka eragile eta pertsona ezagunek Lodosako Adierazpena babestu dute, Hezkuntza Departamentuaren erabaki "arbitrarioa" salatzeko.

Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria, Nafarroako Parlamentuan azalpenak ematen. Nafarroako Parlamentua

2026ko maiatzaren 5ean - 12:28
Azken eguneraketa: 16:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroan itunpeko ikastetxeen aferari buruzko eztabaidak koska bat egin du gora, eta horren adierazgarri dira azken orduotan ordezkari politikoek zein eragileek egindako adierazpenak.

Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko mahaian hitz egin du astearte honetan eta aurreko egunean prentsaurrean egin adierazpenak berretsi ditu. Kontseilariak UPNk itunpeko sarearen inguruan aurkeztutako lege proposamenak ekarriko lituzkeen ondorioak nabarmendu ditu. Bere esanetan, "ezin da jakin zenbat ikasle izango liratekeen kaltetuak" lege hori aurrera aterako balitz.

Gimenoren esanetan, horrek matrikulazio prozesua berriz hastea eskatuko luke, eta ekarriko luke aurretik esleitutako ikasposturik gabe geratuko direla haur asko: "Ez da mehatxua, errealitatea da"

Hezkuntza Departamentuak demografia beherakada arrazoi gisa hartuta iragarritako sare publikoko eta itunpeko –horietatik erdiak ikastolenak lirateke– ikasgelen itxieren aurrean, Nafarroako Parlamentuko Bozeramailehen Mahaiak premiazko prozeduraz onartu zuen UPNren lege proposamenaren tramitazioa. Proposamenak moratoria bat ezartzea aurreikusten du eta itunpekoen ratioak jaistea publikoen egiten den neurrian, besteak beste.

Gimenoren esanetan, horrek matrikulazio prozesua berriz hastea eskatuko luke, eta ekarriko luke aurretik esleitutako ikasposturik gabe geratuko direla haur asko: "Ez da mehatxua, errealitatea da".

Batzorde horretan beste talde politikoetako ordezkariek euren jarrerak defendatu dituzte. EH Bilduk, esaterako, esan du Hezkuntza Departamentuak "bakardade politikoan" hartu duela ikasgelak murrizteko erabakia, eta beste muturrean UPNren proposamena dagoela: "Erdibideko edo bestelako eszenatokirik planteatu daiteke?", galdetu du Eneka Maiz koalizio horretako ordezkariak, eta prest agertu da adostasunetara iristeko.

Lodosako Adierazpena

Ehundik gora eragile eta pertsona ezagunek babestu dute jadanik Lodosako Adierazpena, Hezkuntza Departamentuaren erabakiak herri hartako Ibaialde ikastola eta beste ikastola batzuk kaltetuko dituela salatzeko. Erabaki horren arabera, Lodosako ikastolan dagoen Haur Hezkuntzako itun bakarra kenduko litzateke.

Adierazpenak dio "Lodosako ikastola bere desagerpenera eraman dezakeen erabaki arbitrarioa" hartu duela departamentuak: "Gure aurka eta ikastolen aurka". Irizpideak aldez aurretik esan gabe aldatzea egotzi diote administrazioari, "joko arauak partiduaren erdian aldatu dituzte", dio testuak, eta arrazoi teknikorik ez dagoela salatu dute.

Atzera egiteko eskatu diote Gimenoren departamentuari eta Nafarroako ikastolek maiatzaren 6an "ikasgelak plazara" aterako dituztela iragarri dute, "Nafarroa euskaraz josten duen hezkuntza sarea aldarrikatzeko".

Ibaialde Ikastolako zuzendari Karmen Munarrizek euren egoerari buruzko xehetasunak eman zizkion ARGIAri berriki.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.