Ezberdintasun soziala Disneyren arabera: aberatsek arazoak dituzte, eta pobreak zoriontsu bizi dira

  • Disneyko pelikuletako 67 pertsonaietatik 38 klase sozial altuko pertsonaiak dira, 11 dira langile klasekoak eta hiru dira txiroak. AEBetako Ipar Karolinako Dukeko Unibertsitateko ikertzaileek aztertu dute Disneyko pelikuletako pobreziaren eta ezberdintasun sozialen errepresentazioa.


2016ko martxoaren 22an - 13:29

Jessi Streib ikerketako koordinatzaileak adierazi du honako egoera horiek idealizatzen dituztela film horiek: “Txiroa izatea ez da arazo handia, lan egiteak alai egiten zaitu, pertsona ona eta anbizio handikoa izanez gero, aberatsa izango zara, edota ezberdintasun soziala ona da”. Disney konpainiako film garrantzitsuenetako lau hartu dituzte adibidetzat.

Zoriontsu bizi dira pobreak

Pelikula honetako protagonistak dira printzesarekin bizi diren zazpi ipotxak. Ipotx horiek mina batean egiten dute lan, eta filmak irudikatzen du munduko lanik dibertigarriena izango balitz bezala.

Zazpi ipotxak kantatzen eta txistua jotzen ikusten ditugu filmean, batere nekerik gabe, eta beraiek kantatzen duten moduan, “gustatzen zaielako egiten dute lan hori”. Txostenak, hortaz, kritikatzen du lanaren ikuspegi idiliko hau, lan hori munduko kritikatuena eta arriskutsuena bada ere.

Ratatouille filmaren protagonistaren familia ere txiroa da; estolderia batean bizi dira, baina irudikatzen dute pozik bizi direla, sufrimendutik aparte.

Pobreziaren eta aberastasunaren arteko alderaketa

Txostenaren arabera, pertsona aberatsen eta txiroen arteko arazoak parekatzea da Disneyko pelikulen beste mezuetako bat. Aladdin filmean esaterako, txiroa da pelikulako protagonista, eta janaria lapurtu behar du bizirauteko.

Jasmine printzesa ezagutzen duenean ordea, bi protagonistak “harrapatuta” sentitzen dira: bata, pobreziagatik, eta bestea, “nora joan eta nola jantzi” behar duen erabakitzeko espazio gutxi duelako. Txostenak kritikatu du garrantzi bera ematen zaiela pobreziak sortutako biziraupen arazoei, eta aberastasunaren kudeaketari.

Antzeko zerbait gertatzen da Cars pelikulan ere. Film honetako pertsonaietako bat da Sally, eta filmeko protagonistarekin –Rayo McQueenekin– maitemintzen da. Sallyk bere abokatu lana uzten du, eta langile klaseko herri batera joaten dira. Txostenak jaso duenez, filmean irudikatzen da errazagoa dela herriko bizitza soldata handi bat jasotzen duenarena baino; errealitatean, ordea, landa guneko egoera ez da hain idilikoa.

Aberastasunaren idealizazioa

Frozen pelikulako protagonista klaseko altuko emakumea da, eta aberastasunez inguratuta bizi da. Aberastasunez betetako bizitza horien idealizazioa egiten da pelikula honetan, eta herrialde horietako benetako errealitatearen oso irudi ezberdina transmititzen dute. Donald ahatearen filmeko Gilito osabak ere orduan eta aberastasun handiagoa lortzea du helburu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Laburbira hasiko da ostiralean: euskarazko zortzi film labur, 35 herritan

Apirilaren 12an egingo dute XXI. edizioaren estreinako emanaldia, Bergaran. Maiatzaren 12ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu euskarazko film laburren ekimenak. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute.


Ecozine jaialdiak ingurumenaren inguruko filmak ekarriko ditu datorren astean Iruñeko Golem zinemetara

Apirilaren 8tik 11ra bitartean laburmetrai eta dokumental sorta emanen da, tartean Oskar Alegriaren 'Zinzindurrunkarratz' eta Goya sariaren irabazle 'To bird or not to bird'.


Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2024-04-05 | Euskal Irratiak
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek

Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.


2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


Eguneraketa berriak daude