Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten gazteen inguruko bideo laburrak argitaratu ditu AEK. Horiek bildu ditugu ondorengoak hobeto ezagutzeko: Leire Casamajou Elkegarai, Xabat Alzugarai Etxeberri, Oihana Arana Cardenal, Aitzol Gil de San Vicente, Elene Mengyy Larrinaga, Beñat Jusue Rosano eta Oier Iñurrieta Garmendia.
Leire Casamajou Elkegarai 23 urteko sohütarra (Zuberoa), Berria egunkariko Baionako erredakzioan egiten du lan. Frantsesa ama-hizkuntza badu ere, “euskaran murgildu” da.
“Euskaratik hazi gaituzte hatsarretik, eta bide horretan jarraitzen dute oraino ere. Hola egin gaituzte euskaltzale, abertzale; gure hizkuntzaren eta herriaren aldeko militante”
Xabat Alzugarai Etxeberri 24 urteko urepeldarra (Nafarroa Behera), Berria egunkariko kazetaria da Baionako ordezkaritzan. 18 urtez sistema elebidunean egon ondoren, 14 urterekin Korrika Urepeletik hasi zenean hasi zen “etxeko zimenduak” berreraikitzen.
“Ene etxe berriz ere euskara(z) izan dadin”
Oihana Arana Cardenal 25 urteko eskoriatzarraren (Gipuzkoa) etxea beti izan da euskalduna eta euskaltzalea. Bederatzi urterekin bertsolaritza eskolan asteak nabarmen eragin zion nerabezaroan.
“Neure burua euskaraz dela ondoriozta nezan”
Aitzol Gil de San Vicente 23 urteko hendaiarrak (Lapurdi) euskara izan du ama-hizkuntza eta Bernat Etxepare lizeoan sendotu zuen Euskararekiko lotura.
“Euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko borrokan. Ipar eta Hego Euskal Herria lotu gintuzten ikastolek, ikasle-mugimenduak eta euskarak”
Elene Mengyu Larrinaga Bilbao 22 urteko barakaldarrak (Bizkaia) euskara txikitatik izan du presente. D ereduan ikasi badu ere, amak AEKn apuntatzera animatu zuen, eta unibertsitate ikasketak euskaraz egin zituen.
“Amak Pirritx eta Porrotxen kantak jartzen zituen, eta ETB3 pizten zuen, bi alabok Doraemon ikusteko”
Beñat Jusue Rosano 28 urteko tuterarra (Nafarroa) Argia ikastolan euskaldundu zen eta unibertsitate-garaian militantzia izan zen bere bizitzaren erdigune.
“Gazte- eta ikasle- militantzia izan dira nire eskola garrantzitsuenak”
Oier Iñurrieta Garmendia 25 urteko gasteiztarra irakaslea da eta euskaraz bizi da Gasteizen. Korrikaren bueltan 2018az geroztik parte hartzen jarraitzen duen zunba herrikoia sortu zuen.
“Euskara oinarri, aisialdi-eredu alternatiboa eskaintzen duen proiektua da”