argia.eus
INPRIMATU
Ez nauzue isilduko! (Xabier Silveira)

2008ko maiatzaren 22a

"Harrigarria egin ez bazait ere, nazka eragin dit nire egoera juridikoaren berri Berria egunkariko kazetari baten ahotik izan beharrak, Jainkoa bailitzan epaitzen gaituen giza-tresneria horrek guztiak erakusten duen gauzak egiteko axolagabekeria eta ardura ezagatik. Ez nire abokatuak, ez nik, ez dugu honen inguruko inolako berririk. Hasieratik ibilbide arraro xamarra egin du salaketak, ez baitu inork nire aurkako salaketarik jarri. Norbanako batek Galiziako hiri bateko fiskaltzara igorritako e-mail batean oinarritzen da Galiziatik Bizkaira bidali eta orain Gipuzkoako fiskaltzak bere gain hartu duen kontu hau. Zer ez dakit, baina badago zerbait kiratsa dariona". (2008-05-22)

 

- Ama birjina iraintzeagatik 3.600 euroko isuna eskatu dute Silveirarentzat (2008ko maiatzaren 13ko albistea)