Ez musukatzeko exijitu dio emakume batek lesbiana bikote bati Iruñeko Billabesan

  • Ohar bat eman zion hiri garraioan zebilen emakume batek lesbiana bikote bati, gainontzeko bidaiariak "molestatzen" ari zirela esanez eta "errespetua" eskatu zien. Sare sozialetan salatu du nesketako batek gertatutakoa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 13an - 09:19
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urtarrilaren 7an pasa zen. Haren Twitter kontuaren bidez salatu zuen nesketako batek egoera: "Hara! Ikusi zer eman digun emakume batek billabesan muxu emateagatik neskari eta bioi. Zur eta lur". Andreak emandako oharra txertatu zuen esaldiarekin batera. Jada  LGTBQI hainbat atari digitaletan arbuiatu dute jazarpen lesbofoboa.

"Norbera libre da bere sentimenduak adierazteko, baina inguruan dauden pertsona guztiak errespetatu behar ditu beti. Errespetua izan ezazue, neskak, zuen besukiadera-rekin egiten duzuen bakarra autobusean egoera deseroso bat sortzea baita. Nahiago nuke noizbait gehiengoarekiko begirunez jokatuko bagenu, umeak, helduak...". Horra oharrean jasotakoa.

Oharra: Albiste hau Euskalerria Irratitik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.


Homofobia kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 21
Meloi saltzailea
Konbertsio terapiak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.