argia.eus
INPRIMATU
Ez dute maite, nahi baizik
  • Hizkuntzak aztertzen ditugunean, hainbat bitxikeri aurki dezakegu haien hitz eta esaera guztien artean. Maiz, bitxikeri horiek gogorarazten digute hitz arraro asko, gero, lagunen artean edo afari batean kontatzeko balio zaizkigunak, jakitun irudi bat emanez.

Aritz Díez 2019ko urriaren 17a

Frantsesez, “merke” hitza ez da existitzen; berriz, “pas cher” erabiltzen dute literalki ez garesti esateko, edo “bon marché”, merkatu on.

Herri-uste batek dio inuitek 500 hitz baino gehiago dauzkatela elur hitza aipatzeko. Baina azalpena ez da oso zehatza. Egiatan, inuitek egiten dutena da hitz ezberdin bakoitzarekin, azaltzea elurrak duen bezainbeste era, elurra dena den zonalde horietan.

Espainolez, hitz polisemiko ugari dago, adibidez, “blanco”. Jende askori gustatuko litzaioke zuriz janztea, berriz, seguru asko gutxiri itua izatea. Edo “capital” berba. Guztiok dakigunez, batez ere azken bolada honetan, “Barcelona es la capital” baina, aldi berean “Barcelona es capital…”.

Orduan, neure buruari esan nion: ez dute maite Katalunia, nahi baizik

Atzo, Katalunian gertatutako istiluak telebistan so egiten nituen bitartean, alderdi politiko bateko agintari bati entzun nion haiek Katalunia nahi zutela. Estatuko kate bat zenez, espainolez esan zuen esaldia, eta momentu horretan pentsatu nuen espainol hizkuntzan hainbat hitz dagoela gauza bat maite duzula esateko (amo, deseo…); alta, berak erabaki zuen “queremos” hitza.  Euskaraz, zerbait estimatzen baldin badugu, maitatu egiten dugu, eta nahi egiten dugu zerbait “hartu” nahi dugunean guretzat, gureganatu nahi dugunean, edo gure jabearen menpean nahi dugunean …

Gizon horrek, hitz konkretu hori erabili zuen momentuan, herritarren kontra poliziak emandako kolpeak ikusten ari nintzen. Orduan, neure buruari esan nion: ez dute maite Katalunia, nahi baizik.

Aritz Díez (Portugalete, Bizkaia).
Gizarte hezitzailea.