"Helburua ez da teknika bikainki menperatu eta argazki politak ateratzea soilik, baizik eta argazkia bitarteko erabiliz, istorio bat kontatzea, norberaren istorioa. Azken finean ez dago zertan Indiara joan zerbait interesgarria kontatzeko. Sarritan, gure etxean, lagun artean, egunerokotasunean hainbat gauza interesgarri daude. Soilik, ondo begiratzen jakin behar da, norberaren istorioa bakarra baita. Azken finean, helburua ez da argazkigintzatik bizitzen erakustea, argazkiekin disfrutatu eta zoriontsuago bizitzen laguntzea baizik."