Joanmari Larrarte EKTko kontseilari ordezkariaren Ez dago apustu estrategikorik (Berria, 2008-07-09) artikuluari erantzunez: "Bai, egia da, ez direla garai errazak euskarazko hedabideentzat, eta eskarmentuz dakit hori. Baina egoera zail horren diagnostikoa egiterakoan, alde bakar batera begiratzen badugu, erantzukizunak beti besteen bizkar jartzen baditugu, agian gustura gelditu bai, baina antzua bidea. Hausnarketa integral batek pilota besteen teilatuan jartzea ez ezik, norberaren teilatura erreparatzea ere eskatzen baitu. Euskaraz bizi eta irakurtzeko aukerak sortzen laguntzea bada herri-aginteen egitekoa, baina irakurleak galdu gabe eustea eta berriak irabaztea hedabideen egitekoa ere bada. Kritika ez ezik, autokritika ere ez ote dugu denok beharrezko?" (2008-07-16)