argia.eus
INPRIMATU
Evo Morales Mexikora bidean da, honek babes politikoa emanda
  • Mexikoko gobernuak bidalitako hegazkina Chimore herrian hartuta, Boliviatik Mexikorako bidean doa airez Evo Morales lehendakari dimititu berria. Oposizioaren mobilizazioen eta polizia eta armada boliviarraren bortxaz kargua utzi ondorengo orduak nola pasatu dituen jakinarazi du lider indigenak eta Boliviara itzuliko dela agindu du.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 12a
Evo Morales Mexikoko gobernuaren hegazkinean. (Argazkia: Marcelo Ebrard)

Marcelo Ebrard Atzerri ministro mexikarrak argazki eta guzti sare sozialetatik zabaldu duenez, Mexikok bidalitako hegazkinean Boliviatik herrialde hartarako bidean doa Evo Morales:

 

Lehendakari-ohiak berak berretsi die herritarrei atzerrira bidean doala:

 

Evok aurreko txioan laburbildu du bere kontrako kolpean poliziek eta armadak jokatu duten papera: "Herritar xumeen ordezkari den presidente indigenari dagokionez, Polizia matxinatu eta kolpea jo du eta Armadak kargua uz dezan eskatu dio. Aginte ekonomikoa daukaten politiko neoliberalei dagokienean, Poliziak eta Armadak zanpatu egiten dute justizia, bakea eta berdintasuna defenditzen duen herria".

 

Moralesek erakutsi du nola egon den den babestetua La Pazetik alde egindako orduetan, Cochabamba departamenduko militanteek aterpeturik: