Hilaren 19an hasiko dira grabatzen Eutsi euskarazko filma. Alberto J. Gorritiberea da zuzendaria eta Anjel Alkain eta Asier Hormaza aktore nagusiak. Unai Iturriagak idatzi du gidoia, Gorritiberearen laguntzarekin. Euskal gizartearen kezka eta arazoak azaleratuko ditu euskaraz grabatuko den hirugarren film luzeak. Baleuko eta Irusoin produkzio-etxeek bultzatu dute proiektua.