Ertzaintzaren operatibo burua, epailearen aurrean: “Hil egin nahi gintuzten”

  • Hispanitatearen eguna deiturikoan, Falangeak Gasteizen egin zuen elkarretaratzearen harira izandako istiluetan ibililitako ertzain eta antifaxistek deklaratzea deituta zeuden asteartean. Euspel polizia sindikatuaren abokatuak lau eta sei urteko espetxe zigorra eskatu du inputatutako gazte antifaxistentzat. Antifaxistek uko egin diote deklaratzeari.

Arabako Alea

2026ko urtarrilaren 20an - 16:26
Azken eguneraketa: 2026-01-21 09:42
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hispanitate egunean Gasteizen Falangearen ekitaldiari izandako protesten harira, hamar ertzain eta sei gazte antifaxista asteartean deklaratzera deituak zeuden hiriko 4. instrukzio epaitegian. Euspel Euskal Poliziaren Elkarte Sindikalaren abokatuak, agente gehienak ordezkatzen dituenak, desordena publikoak, agintaritzaren agenteen aurkako atentatu larria eta lesioak leporatu dizkie antifaxistei. Delitu horiengatik 4 eta 6 urteko espetxe zigorra eskatzen du gazte bakoitzarentzako.

Bederatzi polizik deklaratu zuten epaitegi berean urtarrilaren 9an, eta gaur beste hamarrek egin dute. Urtarrilaren 9ko ildoari jarraituz, esan dute gazteak “oso antolatuta" zeudela, "bazekiten zertara zihoazen”. Zenbait zehaztasun eman dituzte: “Inork ezagutu ez zitzan zapatilak zinta isolatzaileaz estalita zituzten”. Ertzainen operatibo buruak deklaratu du gazte antifaxisten nahia ertzainak hiltzea zela, “hil egin nahi gintuzten” errepikatu du hainbat aldiz. Ertzainek "infernua" bizi izan zutela ziurtatu du.

Poliziez gain sei gazte antifaxista zeuden deklaratzera deituta, eta ez deklaratzeko eskubidea erabili dute. Mobilizazioa egingo dute asteartean arratsaldeko 19:00etan, Andra Mari Zuria plazan, inputatuak babesteko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Epaiketak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.