Eusko Jaurlaritzaren eklipse webguneko maparen desastrea

  • Duela egun batzuk aipatu genuen, eklipse totalerako informazio biltzeko albiste honetan, nola Eusko Jaurlaritzaren Eklipsea Euskadi webgunean merkekeriazko mapa bat jarri duten, bakarrik EAEko irudia erakutsita. Egoera "zuzendu" dute nolabait Euskal Herri osoko mapa bat gehituta, baina komatxo artean idatzita zuzendu, ze irten zaiena da Adimen Artifizaleko mapaslop terrible txar bat.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko uztailaren 30ean - 10:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hemen Eklipsea Euskadi webgune sarreran erakusten zaizun mapa:

Tira, zer kostatzen zen bada Euskal Herri osokoa erakustea, hala nola Euskalmeten?

Ba egin dute zerbait... klik bat haratago, mapa hau ageri da orain:

Proportzio eta neurriak gaizki daude, eta probintzien mugak ere bere kasara asmatuak dira... Lapurdiko eta Gipuzkoako kosta bereziki desastrosoa da, eta Baiona, Donostia edo Mauleren kokapena ere guztiz okerra.

Nolatan egin dute hori? bada webguneko ohartxo batek argitzen digu: "Webgune honek, neurri batean, adimen artifizialeko teknologien bidez sortutako edo editatutako irudiak erabiltzen ditu. Irudi horiek helburu argigarri, sortzaile edo informatiboetarako erabiltzen dira, eta aliteke pertsona, produktu edo egoeren benetako irudikapenak ez izatea."

A, bueno, orduan dena ondo Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren webgune honetan. AA erabili eta urteten jake urteten jakena.

Bide batez, datorren igandetik aurrera, mapa horrek AI/AA marka bat behar luke izan Europako Batasuneko arau berriaren arabera. Laguntzeko asmoz, hemen prestatu dugu bat:

Desastreak irauten duen ikusteko, horra Eklipseko webgunea.


Eusko Jaurlaritza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...