Eusko Jaurlaritzak atzeratu egin du Mozal legearekin zigortutako Hala Bediko kazetariari jarritako isuna

  • Errekaleorren poliziaren esku-hartze bat grabatzeagatik Mozal legea ezarri zioten  Hala Bediko Mikel Saenz de Buruaga kazetariari eta urtebeteko prozesu administratiboa eta gero “kautelazko” neurriak hartu dituzte.

     

     

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98
2018ko uztailaren 23a
Argazkia: Hala Bedi

Ez da behin betiko erabakia, behin behinekoa baizik gutxienez epaiketa bukaera arte, zeina 2019ko apirilean izango da gertakizunetatik bi urtetara. Eusko Jaurlaritzak Mozal legearekin zigortzen duen lehen kazetaria bihurtu daiteke Buruaga.

Informazioaren Askatasunerako Defentsaren plataformak (PDLI, gaztelaniazko sigletan) jakinarazi duenez informazio hau arartekoak helarazi die. 2017ko uztailaren 28an kexa bat aurkeztu zuten erakunde horretan  informatzeko eskubidea urratzen duela salatuz.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hala Bedi  |  Gasteiz  |  Errekaleor

Hala Bedi kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude