Euskarazko matematika azterketak zuzenduak izanen direla baieztatu du Frantziako Hezkuntza ministroak

  • Ekainaren 12an izan zuten baxorako matematika azterketa eta Seaskaren Bernat Etxepare lizeoko 80 bat ikaslek euskaraz erantzun zioten. 

Wikipedia

2026ko ekainaren 18an - 17:25
Azken eguneraketa: 2026-06-19 00:18
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zurrumurruek hala zioten, baina baieztapen ofiziala etorri da Frantziako Hezkuntza ministeriotik: euskarazko matematika frogak ere zuzenduak izanen dira. Ekainaren 12an izan zuten baxorako matematika azterketa eta Seaskaren Bernat Etxepare lizeoko 80 bat ikaslek euskaraz erantzun zioten.

Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mezua zabaldu zuten beste behin azterketaren egunean, Parisetik jasotako erantzun lausoari erantzunez.

Etsaminaren aurreko elkarretaratzean ikasleek hitza hartu zuten: "Gaurko kopiak euskaraz zuzenduak izanen direla diote, hipotetikoan. Zuzendua izanen dela? Hitza hitz". Bada Hezkuntza ministro Edouard Geffrayk baieztatu du informazioa: bai, kontuan hartuko dituzte euskaraz daudenak ere.

Dozenaka ikaslek desobeditzeko erabakiaren berri eman zuten prentsaurreko bidez maiatzean. Ordutik, presioak gora egin zuen eta azkenean, aitzinamendu batzuk lortu ahal izan dituzte. Baxoko berezitasun bat eta ahozko handiaren proba euskaraz egin ahal izango dituzte 2028. urtetik aurrera.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Seaska kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...