argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko Film Laburren Zirkuituak 38 emanaldi eskainiko ditu

2008ko apirilaren 02a
Film Laburren V. Zirkuitua

Topaguneak antolatuta, Film Laburren V. Zirkuitua egingo da apirilaren 3tik 15era bitartean. Euskarazko hamar film proiektatuko dituzte Euskal Herriko 38 aretotan: Unrest (Gentzane Agirre), Alla about eves (Gentzane Agirre), Azken trena (Mikel Alvarez), Columba Palumbus (Koldo Almandoz), Momorro (Asier Mendoza), Itzalak (Iñigo Kintana), Ardauaren negarra (Logela Multimedia), Anteojonudoak (Kalageli Taldea), Zeruari (Gaizko Fanarraga eta Ibon Antuñano) eta Bestaldean (Trastaka Ekoizleak). Zikloaren helburuetako bat ikusleen eta egileen arteko harremana sendotzea da, eta emanaldi batzuen ostean zuzendariekin hitz egiteko parada izango du publikoak.