"Beti gauza bera erantzuten dut: euskaraz egiten den komikia ez da existitzen. Ulertzen bada euskal komikigintza Euskal Herrian, bai gaztelaniaz, bai euskaraz egiten den edozer gisa, esango nizuke baietz, egoera kaskarra dela, baina behintzat badagoela hor Astiberri, oso argitaletxe interesgarri bat, maiztasun zehatz batekin egiazko produkzio neurgarria daukana. Beste guztia anekdota da. Jada euskaraz argitaratzen dena ere anekdota da".