Euskararen ofizialtasunaren defentsan itxialdia egiten ari dira EHEko hiru kide Euskarabidean

  • Abenduan, Nafarroako Parlamentuan kateatu ziren Euskal Herrian Euskarazeko hiru kide, euskararen ofizialtasuna exijitzeko eta, Mozal Legea aplikatuta, guztira, 900 euroko isuna ezarri zieten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 04an - 10:43
EHEko kideak, itxialdia egin aurretik (argazkia: Ahotsa.info).

Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko eta Mozal Legea aplikatuta ezarri dizkieten isunak salatzeko, Euskarabidean itxialdia egiten ari dira EHEko hiru kide. Abenduaren 14ean, zonifikazioa ahalbidetu duen Euskararen Legeak 30 urte bete zituen egunaren bezperan, Nafarroako Parlamentuan kateatu ziren, ofizialtasunaren alde. Foruzaingoaren txostenean oinarriztuz, Mozal Legea ezarri zieten eta 900 euro ordainarazi.

Horregatik, asteazkenean, Ofizialtasunari ateak ireki, Mozal legeari ateak itxi lelopean protesta egin zuten Euskarabidearen aurrean eta bertan pasa dute gaua. Itxialdian parte hartzen ari den Nestor Estebanek Twitter bidez zabaldu duenez, lau bilera izan dituzte jada eta gaur dira Ana Ollo kontseilariarekin biltzekoak. 

"Euskarak isunak baino, neurri eraginkorrak behar ditu. Benetan ofizialtasunari ateak irekitzeko garaia da eta, neurri berean, Mozal Legeari ateak ixtekoa", esan du Gorka Iriarte EHEko kide eta itxialdiko parte hartzaileak, Ahotsa.info-ri eskainitako elkarrizketan. 

Isunei "konponbiderik" eman arte alde eginen ez dutela esan dute itxialdian parte hartzen ari direnek. "Ulertzen dugu hizkuntza publikoaren ardura duten heinean -Nafarroako Gobernuko kideek-, guk jaso dugun isun horren ardura ere badutela", adierazi du Iriartek.

#OfizialtasunariAteakIreki eta  traolak zabaldu dituzte sare sozialetan. Itxialdian dauden bi lagun gertatzen denaren berri ematen ari dira.

 

 

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


2024-02-29 | ARGIA
Euskalgintzaren Kontseiluak dio euskara "mespretxatzen eta gutxiesten" duela Nafarroako Kontseiluak

Eremu mistoko Osasunbideako zerbitzuetako lanpostuetan euskararen ezagutza meritu gisa baloratu ahal izatearen aurka agertu da Nafarroako Kontseilua azken irizpen batean. Otsailaren 21ean eman zuen argitara. Aldiz, ingelesa, frantsesa eta alemanaren ezagutzak puntuatzen du... [+]


Eguneraketa berriak daude