Euskararen normalizaziorako plana abiarazi dute Baionako ospitalean

  • Baionako Euskal Kostaldeko Ospitaleak (CHCB) euskara normalizatzeko plana abiarazi du.


2015eko urtarrilaren 09an - 11:05
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Baionako Euskal Kostaldeko Ospitalea (CHCB) Ipar Euskal Herrian lehena euskarazko normalizazio plan bat ezartzen. (Argazkia:www.parismatch.com)

Michel Glanes ospitaleko zuzendariak esan du euskara normalizatuko dutela, bertako bezeroei “harrera, arreta eta zerbitzuak” euskaraz eman ahal izateko. Ospitalean Euskaraz boluntario taldeak bultzatu du ekimena, Sudouest agerkariak argitaratu duenez.

Bere langileen artean dagoen euskara erabilera neurtzeko inkesta bat egin eta  Ipar Euskal Herrian normalizaziorako neurriak hartzen lehena izan da Baionako ospitalea.

Telefono arreta zerbitzuak, ospitaleko barne eta kanpo seinaleak eta ongi etorri liburuxkak ere euskaratuta egongo dira.

Txapak identifikatzeko

Euskaraz hitz egiten duten langileak identifikatzeko txapak erabiliko dituzte, batzuek  “Euskaraz mintza gaitezke” eramango dute eta beste batzuek “ Euskara ikasten ari naiz”.

Glanesek uste du egokia dela hizkuntzaren erabilera terapeutikoa: “Momentu batzuetan edozein motibaziori heldu behar zaio sendatu edo bizi ahal izateko, eta horretarako ona izan litzateke”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Zenbat kostatzen den euskaldun izatea

Euskara ikasi eta erabiltzen hasi nintzenean, berehala jabetu nintzen euskaldunentzat haietako beste bat gehiago bilakatu nintzela (gasteiztar euskaldun berria izanda azken bagoietakoa, baina barruan). Nire artean pentsatzen nuen Euskal Herria herri ederra zela; etimologikoki... [+]


2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Eguneraketa berriak daude