Euskararen normalizazioa sustatzeko, ‘Esnatu Oiartzun’ herri batzarra

  • Oiartzungo euskararen egoeraz aritzeko eta herritik zer egin daitekeen aztertzeko elkartuko dira hilaren 23an udaletxeko areto nagusian. 


2026ko maiatzaren 8an - 07:00
2025eko Euskararen eguneko Oiartzungo herri argazkia. Oarsoaldeko Hitza
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Oiartzungo Euskalgintzak herri batzarra antolatu du euskararen larrialdi egoera aztertu eta pizkundearen beharraz jarduteko. “Azken ikerketek eta datu soziolinguistikoek alarma guztiak piztu dituzte: euskara larrialdi egoeran dago, minorizazio gorrian, eta arnasguneen gainbeherak ez du etenik. Larrialdi linguistikoaz hitz egiten dugu, baina baita pizkundearen beharraz ere”, diote.

Oiartzungo Euskalgintza ez dagoela geldirik eta hala egongo ez dela nabarmendu dute antolatzaileek; horren adibide hilaren 23rako antolatu duten herri batzarra.

Udaletxeko areto nagusian izango da hitzordua, 10:00etan, eta honakoa izango da gai zerrenda:

  • Oiartzungo ibilbidearen laburpena
  • UEMAren irakurketa eta Esnatu dinamikaren azalpena (UEMA)
  • Oiartzungo Euskaltzaleon Sarearen aurkezpena (Ttur-ttur)
  • Talde lana: guretik zer egin dezakegu?

Euskara kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
“Euskararena auzi politikoa da, norbanakoen ahaleginarekin nekez erantzungo diogu”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.