Euskararen aitortza: Euskal Konfederazioak Prefetaren erasoak salatu eta manifestaldira deitu du

  • Euskal Konfederazioak hamabost herriren deliberoen aurkako prefetaren erasoak salatu ditu, eta azaroak 21eko Euskararen garaia da manifestaldira deitu du gaur Baionako suprefeturaren aitzinean.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko urriaren 6a - 07:00
Larresoron karrikei euskarazko izenak emateko erabakia ezeztatu dela eta Beskoitzeko hautetsiek herriko kontseiluan euskaraz hitz egiteko debekua salatu dute. Euskal Irratiak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Konfederazioak prefetaren azken neurriak salatu ditu gaur, Baionako suprefeturaren aitzinean. Elkartearen arabera, euskararen erabilera gibelarazten dute neurri horiek.

Simon Fetet prefetak auzitegi administratibora eraman ditu euskararen ezagupen ofizialaren aldeko hamabost herriren deliberoak. Larresoron karrikei euskarazko izenak emateko erabakia ezeztatu dela eta Beskoitzeko hautetsiek herriko kontseiluan euskaraz hitz egiteko aukera galduko dutela ere salatu du Konfederazioak. Peio Jorajuria Euskal Konfederazioko kidearentzat, azken hilabeteetako erasoak «Frantziako konstituzioaren bigarren artikuluaren irakurketa gero eta murritzaileago» bati lotuak dira.

Horregatik, Frantziako konstituzioaren bigarren artikulua aldatzea eta hizkuntza lege bat onartzea eskatzen du Konfederazioak. Horri begira hain justu, azaroaren 21ean Baionan eginen den Euskararen garaia da manifestaldira deitu du, besteak beste, euskararen koofizialtasuna aldarrikatzeko.

Entzun Peio Jorajuriaren adierazpenak.

 


Irakurri gehiago: Euskara Euskara Ipar EH-n
Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.