Euskarak eta Europako beste 20 hizkuntzak ez dute euskarri digitalean irauteko nahikoa babes

  • META-NETek (34 herrialdetako 60 ikerketa-zentroz osatutako sare europarrak) egindako azterketa baten arabera, Europako hizkuntza gehienak "digitalki iraungitzeko arriskuan" daude, sare horretako kide den Elhuyar Fundazioak ohartarazi duenez. Euskara arrisku handiko hizkuntzen multzoan ezarri dute, katalana, galegoa, bulgariera, greziera, hungariera eta polonierarekin batera, besteren artean.


2012ko irailaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Europako 30 hizkuntza aztertu dituzte adituek.

Azterketa horretan hizkuntza-teknologietako 200 adituk parte hartu dute eta, haien arabera, Europako 80 bat hizkuntzetatik 30etan hizkuntza-teknologiek duten babes-maila aztertuta, 30 hizkuntza horietarik 21etan “hutsa” edo “eskasa” da digitalki garatzeko babes edo laguntza. Egoera onenean ingelesa dago, eta haren atzetik daude alemana, gaztelania, frantsesa, italiera eta nederlandera.

Ikerketan hizkuntza bakoitzak hizkuntza-teknologien arloan duen babesa azaltzen da, lau arlotan: itzulpen automatikoa, ahots-bidezko interakzioa, testu-analisia eta hizkuntza-baliabideen eskuragarritasuna. Aztertutako 30 hizkuntzetatik 21 (%70) mailarik beherenean kokatu dituzte adituek, gutxienez arlo batean “babes hutsal edo eskasa” izateagatik.

Emaitza kezkagarriak

"Gure azterketaren emaitzak oso dira kezkagarriak", adierazi du ikerketa koordinatu duen Hans Uszkoreit katedradunak. "Europako hizkuntzarik gehienek behar baino baliabide gutxiago dauzkate, eta haietariko zenbait erabat baztertuta daude. Zentzu horretan, gure hizkuntzetariko asko ez daude prest etorkizunari aurre egiteko”. Georg Rehm doktorearen hitzetan, bestalde, “berebiziko aldeak daude, hizkuntza-teknologien babesari dagokionez, Europako hizkuntza eta teknologia-eremu batetik bestera. Hizkuntza ‘handien’ eta ‘txikien’ arteko tartea gero eta handiagoa da. Bermatu egin behar dugu hizkuntzarik txikienak eta baliabide murriztukoak ezinbesteko oinarrizko teknologiez hornituko direla; bestela, hizkuntza horiek digitalki iraungitzera kondenaturik daude”.

Azterketa pdf formatuan

Ikerketa osatzen duten 31 aleak META-NETen webgunetik deskarga daitezke pdf formatuan. Euskarari eskainitako alea hau da: The Basque Language in the Digital Age / Euskara Aro Digitalean (eskuineko azalean klikatuta kontsulta dezakezue pdf formatuan).


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude