Euskarak ematen digu (euskal) herritartasuna

  • Euskara batuak bezala, bizkaierak, gipuzkerak, nafarrerek, zubererak… euskararen edozein aldaerak ematen digu euskal herritartasuna. Duela 50 urtera arte ez zegoen euskaldunik, ala? Ez ete zegoen Euskal Herririk?


2017ko martxoaren 02an - 09:41

Egungo euskalkiak ez dira eta “inkulturaren lekukotasun urri eta negargarri baten adierazleak”, pentsa be ez. Espainiar eta frantziar estatuen eta euron zerbitzuko eragileen zapalketa luze eta gordinaren emaitza dira, hori bai, neurri handi batean.

Guztiz harrigarria gertatzen da, oraindik ere bizkaieraren gainean eta Mendebaldeko euskaldunen egoeraz nahiz bilakaeraz agerikoa den ezjakintasuna eta aurreiritzien zama. Bizkaiera edo mendebaleko aldaera da Bizkaian, Gipuzkoako eremu zabal batean eta baita Arabako hainbat herritan ere, euskaraz bizi gura duten elebidun asko eta askoren berezko eta ohiko euskara. Etxean jaso zutelako, edo batuaz eskolatuak izan arren batua bera baino “etxekoagoa” egiten zaielako, artean ere herri askotako hizkera bizia baita. Bizkaieradun horien arteko gehientsuenek batuaz jarduten dute egokierak eskatzen duenean, sarri beharrik ez dagoenean bebai, arazo barik.

Ez hanka ez buru ez dauka bizkaieraren aurkako iritzi tamalez zabalduegiak. Hasteko eta behin, bizkaiera araututa dago, ederto gainera, Labayru edota Mendebalde elkarteen ahalegin eskergari eskerrak, adibidez. Eta araututa dago behar bati erantzunez: bizi-bizirik dagoen bizkaiera-hiztunei euskarri idatzia emateko beharrari erantzuteko.

Ez hanka, ez buru, ez neurririk ez dauka, bizkaieraz aritzen direnak larrutzea. Inor ez dut ikusi ostera, gipuzkeraz, nafarreraz edo zubereraz aritzen direnak seinalatzen (zorionez). Izan ere, euskaraz egiten ahalegintzen direnak, aldaera zein den ere, txalotu behar genituzke beti.

Kezkagarria dena, alderdi eta sindikatu unionisten jardun ankerra da. Patxi Lopezek, PPren eskutik Lehendakari izandakoak, Jaurlaritzak kontratatutako euskarazko klaseetara piper egiten xahututako dirutza publikoa; Idoia Mendiaren ohiko adierazpen negargarriak; PSEren kanpaina iraingarriak, EGAren eta Hizkuntza Eskakizunen inguruko toxikazioa, EAJren arduragabekeria eta PSEren hizkuntza politikarekiko menpekotasuna, PPren euskararekiko erdeinua eta gorrotoa, Diario Vasco edota El Correo Español kazeta 1978z geroztik “erradikalki demokraten” etengabeko azpijana, Brunete mediatiko espainiarraren aldian aldiko “laztanak”… Horiek dira kaltegarriak oso. Kezkagarria ere, beste maila batean noski,  euskalgintzaren isiltasun ulertezina eta eragile abertzaleen erantzun oro har epela.

Mendebaldeko euskaratik euskara batura dagoen jauzia txikia da. Gero eta txikiagoa euskaraz alfabetatzen eta janzten garen heinean. Gero eta gertuagokoak izango dira gainera euskararen aldaera guztiak, euskararen erabilera hedarazten eta hedabide kalitatezkoak ugaltzen diren neurrian. Are gertuagokoak, espainiarrek eta frantsesek inposatutako mugak hausten ditugun egunetik aurrera.

Eman bada bakea mendebaldeko euskarari, edo arean hobeto, egin berba bizkaieraz be!

(Euskara teknikaria eta ELAko kidea da JJ Agirre)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude