Euskarabildua jardunaldiak zuzenean

  • Algoritmoak gara behelaino artean. Gure kontsumitzaile profila osatu dugu eta gure ohituretara “aurreratuko” den teknologia daukagu esku artean. Utzi egin diezaiokegu teknologiari guregatik erabakitzen: berak daki zeintzuk diren gure gustu musikalak, zeintzuk komeni zaizkigun informazio iturriak, zeintzuk entzun nahi ditugun iritziak. Honen atzean ezkutatzen den nahaspila argitzeko eta internetek gaur egun nola funtzionatzen duen ulertzeko Euskarabildua jardunaldiak antolatu dituzte Ametzagaiñak, ARGIAk eta Iametzak urriaren 24rako Donostian.

2019ko urriaren 23a

 

Egitaraua:

09:00: Aurkezpena

09:15: Sarrera: Burujabetza teknologikoa, zergaitik eta zertarako? Elisabeth Pombo (Iametza)

09:30: Hitzaldia: Teknologia libreak zabaltzeko garapena, ekoizpena eta antolaketa elkartasun harremanetan egin nahi dugu. Maitena Urretabizkaia (TEKS sareko eta Skurako kidea)

10:00: Hitzaldia: Soberanía tecnológica: Trayectorias, Valores y Comunidades. Alex Haché (Donestech)

11:00: Atsedenaldia

11:30: Hitzaldia: Maritxu nora zoaz? bartolo.iturrira.net. Nola egin (eta zergatik ez atzeratu) erakundeen trantsizio teknologikoa. Xabier Barandiaran (EHU)

12:00: Hitzaldia: Elkarrekin eta libre bagoaz, Argia eta CC Lizentziak. Axier Lopez eta Xabier Letona (Argia).

12:30: Bideokonferentzia: Nextcloud as a secure alternative to Office365. Frank Karlitschek (Nextcloud plataformako sortzailea)

​Ereduak:

Bestelako sare sozial batzuk posible dira: Fedibertsoa. Asier Iturralde (Iametza)

Software librearekin lan egiten duen administrazioa. Rafael Puy (Pasaiako Udala)

IKTak eta burujabetza teknologikoa hezkuntzan: panorama eta aukerak. ​Alex Gabilondo (Irungo Berritzegunea) eta Sonia Ortiz de Arri (Donostiako Berritzegunea).

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Teknologia  |  Euskara

Teknologia kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
Eguneraketa berriak daude